Taberna bakoitzak pintxo bana prestatu eta aurkeztuko du, eta bezeroek, pintxoa erosi eta dastatzean, balorazioa egin eta helarazteko aukera izango dute, pintxo onena zein den erabakitzeko. Horretarako, balorazio orriak izango dira tabernetan.
Gainera, kontsumitzaileek orri horietan beren izen-abizenak idatziz gero, zozketa herrikoian parte hartzeko aukera izango dute: 100 euroko bono bat eta 50 euroko bi bono zozkatuko ditu Arkupek elkarteak. Pintxo Astea amaitzean jakinaraziko dute zein tabernak irabazi duen pintxo onenaren saria, eta baita zozketaren irabazleak zeintzuk diren ere.