San Nikolas eguneko bertso jaialdiko bertsoak entzungai Hitza Jolas saioan

Karkara 2018ko abe. 10a, 11:01

San Nikolas egunean bertso jaialdia izan zen Karelan. (Joxemari Olasagasti)

Igandeetan izaten da Xabier Sukiak gidatutako bertsolaritzaren inguruko irratsaioa, Euskadi irratian. Atzoko saioan, San Nikolas eguneko Orioko bertso jaialdiari buruz aritu ziren. Hona hemen atzoko Hitza Jolas saioa osorik entzungai.

Bertso jaialdia izan zen Orion San Nikolas egunean, osteguna. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus eta Arrate Illaro bertsolariak taularatu ziren Karelan, eta Unai Manterola aritu zen gai-jartzaile lanetan.

Igandero izaten da bertsolaritzari buruzko Hitza Jolas irratsaioa, Euskadi irratian. Orioko bertso jaialdia izan zuten mintzagai atzo, eta saio horretako zenbait bertso entzuteko aukera izan zen.

Hona hemen atzoko Hitza Jolas saioa osorik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide