San Nikolas Jaietan barruan, abenduaren 7an, ostiralarekin, pilota jaialdia antolatu dute Orioko Udal Pilotalekuan. 18:00etan hasiko da kirol hitzordua, eta bi partida jokatuko dituzte. Lehenengo norgehiagokan Orioko Lertxundi-Aranalde bikoteak, Villabonako Urbieta - Esnaola izango du aurkari. Ondoren, Titin III eta Merino, Urbieta II eta Zabalaren aurka arituko dira.
Pilota jaialdiko sarrera 5 euro kostako da, baina 14 urtetik beherakoentzat doan izango da.