Irudietan: Salatxo abesbatzaren 25.urteurreneko kontzertua

Karkara 2018ko aza. 26a, 16:42

Azaroaren 22an, Santa Zezilia egunean, Salatxo abesbatzak 25 urte bete zituen. Urteurrena ospatzeko, koruak kontzertua eman zuen larunbatean. Emanaldia hasterako, Karela kiroldegiko harmailak goraino bete zituzten herritarrek, eta saioak iraun zuen ia bi orduetan, emozio une bereziak bizi izan ziren. Ederra, hunkigarria, berezia, zoragarria... Publikoko herritar askok hitz horiekin definitu zuen emanaldia, azken abestia bukatu eta argiak piztu zirenean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide