Aitor Sarasua hil da

BERRIA

Argazkia: Bob Edme

Urte askoan erasan dion gaitz baten ondorioz hil da, Itsasun (Lapurdi). Hamaika eratan jardun zuen bertsozale mugimenduan. Larunbatean ehortziko dute, 11:00etan, Itsasuko elizan.

Aretxabaletan (Gipuzkoa) jaio zen Aitor Sarasua Maritxalar, 1967an, eta txikitatik hasi zen bertsolaritzari lotutako lanetan. Hamaika modutan bultzatu izan du bertsozale mugimendua; oholtza gainean kantuz aurrena, 1990eko hamarkadaren bukaera arte, eta azken urte luzeetan oholtzapeko lanetan batez ere; besteak beste, Bertsozale Elkartean aritu da, Ipar Euskal Herriko elkartea bultzatzen eta Bertsozale Elkartean ere bai.

Sei senidetatik hirugarrena zen Aitor Sarasua. 7 urterekin hasi zen bertsotan ikasten, lehen bertso eskoletako batean, Almen ikastolako taldearekin —aitzindari izan zen ikastola hori bertso eskolen sorreran—. Irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide