Nazioarteko Federazioko kide izatea eskatu du Euskal Herriko Surf Federazioak

BERRIA 2018ko aza. 14a, 12:00

Argazkia: Irekia

Orion bizi den Maialen Saez da Euskal Herriko Surf Federazioko presidenteordea, eta Kalifornian izan berri da ISAren egoitzan, Eusko Jaurlaritzaren babesa duen eskaera formala egiten.

Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF) eskaera formala egin du Nazioarteko Surf Federazioko (ISA) kide izateko. Maialen Saenz EHSFko lehendakariorde eta Gipuzkoako Federazioko presidenteak egin du eskaera, ISAren egoitzan, La Jollan (AEB). «Lehen urratsa da EHSFk 1990ean nazioartean zuen tokia berreskuratzeko».

Berreskuratu esan du Saenzek; izan ere, Euskal Herriko Surf Federazioa Europako Federazioko kide izan zen 15 urtez, 1990etik 2005era, baina tokirik gabe geratu zen Espainiako Surf Federazioa sortu eta gutxira. EHSFren eta Eusko Jaurlaritzaren iritziz, nazioartean berriro ordezkaritza izateko arau eta lege baldintzak betetzen ditu federazioak. Artikulua irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide