'Gure doinuak' programa estreinatuko dute hilaren 21ean, eta Benito Lertxundi izango da gonbidatua

Karkara

Onintza Enbeita eskualde batera joango da astero, kanta ezagunekin lotura duten istorioen bila. Aurreneko atalean, Urola Kosta eskualdean barren bidaiatuko du Benito Lertxundirekin.

New Digital Media ekoizpen etxea programa berri bat ari da prestatzen ETB1erako. Onintza Enbeita kazetari eta bertsolariak aurkeztuko du, eta astero Euskal Herriko eskualde batera joango da doinu zaharren eta ezagunen atzetik. Gure doinuak saio berria hilaren 21ean estreinatuko dute, eta aurreneko atalean, Urola Kosta eskualdean barrena ibiliko da Enbeita. Oria ibaiaren inguruan, Benito Lertxundi musikariarekin bidaiatuko du saioko aurkezleak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide