Orioko Udalak asteazkenean aurkeztuko die Zaharren Babeslekuko jubilatuei herriko pobreziari buruz egingo duen azterketa

Karkara 2018ko aza. 13a, 11:00

Aurkezpen-ekitaldia kultur etxean izango da, 18:00etan hasita.

Udalak Orioko pobrezia, gabezia, desberdintasun eta gizarte-bazterketa egoerak aztertuko ditu, Siadeco Ikerketa Elkartearen bidez. Hori egiteko arrazoiak zein diren eta azterketa nolakoa izango den azaltzeko, aurkezpen-ekitaldi bat deitu du Udalak datorren asteazkenean, azaroak 14. Aurkezpena herriko jubilatuei begira antolatu du Udalak, baina irekia da azaldu nahi duten guztientzat.

Aurkezpen-ekitaldia kultur etxean izango da, 18:00etan.

Azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa
Teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak uztartuko ditu Siadecok, azterketa-lan hori egiteko, herriko errealitatearen argazki ahalik eta osoena lortzeko. Azterketa hasita dago dagoeneko eta urtea amaitu aurretik jasoko du emaitza Udalak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide