Orioko eta Aiako herritar ugarik parte hartu dute Behobia-Donostia lasterketan

Karkara 2018ko aza. 12a, 12:00

Hossain Kaanache eta Mónica Cumbres izan dira oriotarrik onenak helmugan. Aiarrak, berriz, Hodei Alkorta eta Nora Zipitria.

Atzo eguerdian, 30.000 lagun baino gehiagok parte hartu zuten Behobia-Donostia lasterketa ezagunean. Korrikalarien artean izan ziren Orioko eta Aiako herritar ugari.

Gizonezkoetan, Hossain Kaanache izan zen oriotarrik onena. Sailkapen orokorreko 22.postuan helmugaratu zen, 01:07:49 denborarekin. Iñigo Expositok sailkapeneko 61. postua lortu zuen, 01:10:28 denborarekin. Emakumezkoetan, Mónica Cumbres izan zen lehen oriotarra helmugan, 01:33:08 denborarekin 4493.postua lortu zuen sailkapen orokorrean. Idoia San Sebastian 6050.postuan helmugaratu zen, 01:36:51 markarekin.

Aiarrei dagokienez, Hodei Alkorta izan zen onena gizonezkoetan, 01:13:02 denborarekin 135.postua lortuta. Beñat Alkortak 479.postua lortu zuen 01:17:56 denborarekin. Emakumeetan, Nora Zipitriak lortu zuen markarik onena, 01:36:15 denborarekin 5773.postuan helmugaratuz. Ainhoa Ubegun 01:44:50 markarekin 10711.postuan helmugaratu zen.

Korrikalari guztien denborak ikusteko, egin klik hemen.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide