Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du bihar, asteartearekin

Karkara 2018ko aza. 12a, 09:40

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da.

Gai hauek landuko dira:

1.- Onartzea, egoki bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Orioko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena. Hitzarmenaren xedea honako hau da: Orioko portuan, Herriko Plazako 5. zenbakiaren parean kai aurreratua egiteko proiektua kofinantzatzea.

2.- Onartzea, egoki bada, udal-langileen ordainsariaren igoera 2018rako eta, baita ere, kargua dedikazio osoarekin edo partzialarekin betetzen duten udal korporazio-kideen igoera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide