Giro ederra izan da Euskaraldirako entrenamenduan

Karkara

Ostiral iluntzean Euskaraldirako entrenamendu saioa egin zuten Orion, eta jendetza bildu zen "aspaldiko pintxopoterik euskaldunena" egiteko helburuarekin. Euskaraldiko lan taldeak oholtza txiki bat jarri zuen Antilla tabernaren aurreko plazan, eta ekitaldi txiki batean ekimenean parte hartuko duten hainbat herritarrek beren testigantzak azaldu zituzten. Horrez gain, Intza Unanue kantari gazteak eta bere lagunek girotu zuten ekitaldia musikarekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide