"Joxean´s Hileben" filma proiektatuko dute Aian azaroaren 16an

Karkara 2018ko aza. 9a, 17:00

Aiako Akelarre kultur elkarteak Joxean´s Hileben pelikularen proiekzioa antolatu du datorren ostiralerako. Beñat Iturriozek eta Xabi Padinek egindako filma kultur etxean emango da, arratsaldeko sei t´erdietatik aurrera, eta proiekzioa 16 urtetik gorako lagunei zuzendua dago. 

Joxean´s hileben pelikulan, Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas zientzialariak soldadu karlistak berpizten hasiko dira, Zumalakarregirekin egin zuten bezala. Par­tidu Nazionalista Banpiroko kideek, ordea, beraien nagusigo politikoa eta biziraupena arriskuan ikusiko dute, eta Agirre lehendakaria berpiztea erabakiko dute, zombie karlistei aurre egiteko. Filma B generokoa da, eta umore kutsu handia du.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide