Biharkoa egun handia da guretzat, zuekin konpartitu nahi dugu!. Orion bizi den musikariak esaldi hori argitaratu du sare sozialetan gaur goizean, biharko aurkezpen kontzertuaren berri emateko.
Emanaldia Donostiako Tabakalera eraikinean izango da; zehazki, lehen solairuko Kutxa Kultur Kluba aretoan, doan, iluntzeko 20:00etatik aurrera.
Bidean naiz diskoko singlearen bideoklipa hemen klik eginda entzun daiteke. Abesti bildumako kantu guztiak ere entzungai daude Spotify plataforman.