Salgai daude Benito Lertxundik Azpeitian eskainiko duen kontzerturako sarrerak

Karkara 2018ko aza. 7a, 15:00

Urtarrilaren 25ean, ostiralean, eskainiko du oriotarrak kontzertua, Soreasu antzokian. Aurrealdeko sarrerek 25 euro balio dute eta atzealdekoek 20 euro; Sanagustinen eta kulturaz.eus-en eskura daitezke.

Benito Lertxundi musikari oriotarrak Ospakizun gaueandiskoa argitaratu berri du, eta azken lana aurkezteko kontzertua eskainiko du urtarrilaren 25an, ostirala, Azpeitiko Soreasu antzokian. Kulturaz Kooperatibak dagoeneko jarri ditu emanaldirako sarrerak salgai, eta herritarrek Sanagustin kulturgunean eta kulturaz.eusatarian eros ditzakete sarrerak. Aurrealdeko sarrerek (A eremua) 25 euro balio dute eta atzealdekoek (B eta C eremuak) 20 euro. Egunean bertan, berriz, 25 eurotan eskuratu ahal izango dira sarrerak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, sarrerak zenbakituak dira.

Urtarrilaren 25ean, 21:00etan hasiko da Lertxundiren kontzertua, eta azken diskoko abestiez gain, bere ibilbideko kantu ezagunak ere taularatuko ditu emanaldian.

Euskal musikagintzan 50 urteko ibilbide oparoa du Orioko Bardoak: 1971n lehen disko luzea kaleratu zuenetik, beste hamabost lan argitaratu ditu, eta azkenekoz duela sei urte egin zuen (Oroimenaren Oraina).

Irakurri Ospakizun gauean disko berriaren harira egindako elkarrizketa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide