Luxenburgoko orkestra filarmonikoak azaroaren 11n joko du Kursaalen eta autobusa izango da doan Oriotik joan nahi dutenentzat

Karkara 2018ko aza. 6a, 14:30

Autobusa doan erabili ahal izango da, baina izena eman behar da aldez aurretik, Turismo bulegora deituta, azaroaren 8a baino lehen. Hurrengoa da telefono Turismo Bulegoko telefono zenbakia: 943 835 565

Donostiako Kursaalen Luxenburgoko orkestra filarmonikoaren kontzertua izango da azaroaren 11n, igandearekin, eta, bestetan bezala, autobusa antolatu da doan Urola Kostako eskualdetik joan nahi dutenentzat. Autobusa Zumaiatik abiatuko da eta Oriotik ere pasatuko da.

Nork bere sarrera erosi behar du
Kontzertura joan nahi dutenek beren kasa erosi behar dute sarrera Kursaalaren webgunean: https://www.kursaal.eus/es/

Sarrerak hainbat preziotan erosi daitezke, tokiaren arabera.

Autobusa doan
Autobusa doan erabili ahal izango da, baina izena eman behar da aldez aurretik, Turismo bulegora deituta, azaroaren 8a baino lehen. Hurrengoa da telefono Turismo Bulegoko telefono zenbakia: 943 835 565.

Kontzertua 19:00etan hasiko da eta hiru pieza joko dituzte:

  • Mahler-en Nicht zu schnell
  • Beethoven-en Biolinerako kontzertua, op. 61
  • Txaikovskiren 5. sinfonia

Orkestraren zuzendaria Gustavo Gimeno da eta biolin-jotzailea, berriz, Vilde Frang.

Hemen kontzertuari buruzko informazio gehiago:

https://www.kursaal.eus/eu/agenda/orquesta-filarmonica-de-luxemburgo/

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide