Aurtengo Erregeen kabalgata antolatzeko bilerak deitu ditu Udalak astearterako

Karkara 2018ko aza. 5a, 18:00

Bi bilera izango dira. Bata 19:00etan kultur etxean, herritarrei zuzendua. Bestea 19:30ean izango da udaletxean, eta kirol taldeetako ordezkariak bilduko ditu.

Udalak deituta, bilera egingo da asteartean, azaroak 6, kultur etxean, Gabonetako Erregeen kabalgata antolatzeko.

Bilera 19:00etan hasiko da eta irekia da parte hartu nahi duten guztientzat.

Kirol taldeak, udaletxean

Udalak dei egin die, baita ere, herriko kirol taldeei, antolakuntzan laguntzeko; eta bilera batera deitu ditu. Kirol taldeekin ere asteartean egingo da bilera; baina udaletxean. Udaletxeko bilera hori 19:30ean hasiko da.

 
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide