Ibai Marinek 'Bidean naiz' disko berria argitaratu du gaur

Karkara 2018ko aza. 2a, 14:11

Hira taldeko buru izan zenak pop-rock doinuak bildu ditu Bidean naiz izeneko lan berrian, hainbat musikarirekin elkarlanean. Diskoa entzun nahi dutenek Badok euskal musikaren atarian dute horretarako aukera.

Marinek kontzertua eskainiko du datorren ostiralean, azaroaren 9an Donostiako Tabakaleran, Kutxa Kultur aretoan, 20:00etan hasita; sarrera doakoa izango da. Horrez gain, Donostiako Fanc dendan ere zuzeneko emanaldia eskainiko du Orion bizi den donostiarrak diskoa aurkezteko, azaroaren 24ean, 19:00etatik aurrera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide