Gorka Etxeberriari omenaldia egin dio Getariako Arraun Elkarteak

Karkara

Gorka Etxeberriari omenaldia egin dio Getariako Arraun Elkarteak. (Getariako Arraun Elkartea)

Larunbatean Getariako Arraun Elkarteak denboraldi amaierako bazkaria egin zuen, eta sei urtez Getariako gizonezkoen senior mailako taldearen entrenatzaile izan den Gorka Etxeberriari omenaldia egin zioten. 

Gorka Etxeberri oriotarrak abuztuaren amaieran jakinarazi zuen ez zuela Getariako gizonezkoen senior mailako taldearen entrenatzaile karguan jarraituko. Etxeberriak sei urte egin ditu Getariako Arraun Elkarteko prestatzaile karguan; bi aldiz irabazi du KAE 1 liga, eta gainontzeko denboraldietan lehenengo bost postuetan sailkatu da. Larunbatean denboraldi amaierako bazkaria egin zuen Getariako Arraun Elkarteak eta omenalditxoa egin zioten Etxeberriari; elkartetik eskerrik beroena adierazi diote, "Getariako Arraun Elkartean egin duen lan on eta handiagatik".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide