Irudietan: Oriotar talde batek Oteiza Museoa bisitatu du gaur goizean

Karkara 2018ko urr. 20a, 21:48

Orioko hogeita sei lagunek gozatu ederra hartu dute gaur, `Oteiza astea´-ren baitan Altzuzara egindako bisitan. Goiza Oteiza Museoan eman ostean, Iruñeko Aldapa soziedadean bazkalduta borobildu dute eguna.

Hamaika t´erdiak aldera, bisita gidatua hasi dute museoan barrena, eta han izan dira ordu pare batez. Artistaren obra ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute, gida baten azalpenekin lagunduta. Segidan, Jorge Oteiza eta Itziar Carreño lurperatuta dauden hilobira gerturatu dira, eta han Androkanto abestia kantatu dute, bihar artistaren jaiotzaren 110.urteurrena izango dela-eta omenalditxoa egiteko.

Eguerdian, ordubi t´erdiak aldera, Iruñeko alde zaharrean dagoen Aldapa elkartean bazkaldu dute, eta kantu-kantari, ia arratsaldeko seiak arte luzatu zaie bazkalondoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide