Udalak eta Garabide elkarteak hitzarmena sinatu dute, elkarlan bidean sakontzeko

Karkara 2018ko urr. 16a, 18:34

Andoni BarreƱa eta Joxe Angel Zaldua alkatea hitzarmena sinatzen. (Orioko udala)

Gaur egin dute hitzarmena sinatzeko ekitaldia Orioko udalbatza aretoan, eta bertan izan dira Jose Angel Zaldua alkatea eta Andoni Barreña Garabideko lehendakaria.

Orioko Udalak eta Garabidek aurretik sinaturik zuten hitzarmenaren indarraldia 2017an bukatu zen, eta gaur berritu dute, 2019ko abendura arte. Orioko udalak garapen bidean dauden herrietako proiektuak sustatzeko diru laguntzak eman ohi ditu, eta, Garabide elkartearekin sinatutako hitzarmenaren bidez, hizkuntza normalizatzeko egitasmoak ere sustatuko ditu.

Urteak daramatza Garabide elkarteak kooperazio-ildo berri bat lantzen eta garapen-bidean dauden herrietako hizkuntza normalizatzeko egitasmoak sustatzen.

Hitzarmenean hartutako konpromisoaren arabera, udalak 2.000 euro emango dizkio aurten Garabide elkarteari, munduko hizkuntzen biziberritze proiektuak indartzen laguntzeko. Garabidek azken urteotan abiarazitako proiektuak lehenetsiko dira. Hau da, kitxua, nasa, nahuatl, maputxe, guarani eta Yucatango maiekin landutakoak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide