Ikastaro berriak lan bila dabiltzan pertsonentzat

Karkara

Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio zerbitzuaren eskutik, bi ikastaro berri eskainiko dira urrian zehar.

Ikastaroen helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea. 3 orduko iraupena izango dute eta doan izango dira. Ikastaro hauek eskainiko dira:

  • ETORKIZUNEKO KONPETENTZIAK: Etorkizunean baloratuko diren konpetentziak ezagutuko dituzu
    • Data: urriak 19 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara
  • MARKETIN PERTSONALA: Lan merkatuan nola aurkeztu ikasiko duzu
    • Data: urriak 26 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania

Urola Kostako Udal Elkarteak laneko eta auto-enpleguko orientazio zerbitzua eskaintzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta  Europako Gizarte Funtsaren EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren finantzaketarekin.

Urriko ikastaroen eskaintza guztia eskuragarri, hemen klik eginda.

Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide