Orioko Karela Kiroldegiak Ate Irekien Astea antolatu du datorren asterako

Karkara 2018ko ira. 27a, 12:00

Urriaren 1etik 7ra bitartera herritarrek kiroldegiko hainbat ikastaro dohainik probatzeko aukera izango dute.

Orioko Karela Kiroldegiak Ate Irekien Astea antolatu du datorren asterako, eta herritarrek kiroldegiko hainbat ikastaro dohainik probatzeko aukera izango dute urriaren 1etik 7ra bitartean.

Kiroldegitik azaldu dute, interesatuek ikastaroan sartu aurretik harreran esan behar dutela zein ikastaroetan parte hartzeko asmoa duten.

Hurrengo ikastaroetan izango da sarrera librea:

- Total training, astelehenean eta ostiralean 08:30ean.
- Jump, asteartean eta ostegunean 19:30ean.
- Helduen igeriketa hobekuntza, astelehenean eta asteazkenean 19:00etan.
- Yoga, astelehenean eta asteazkenean 10:30ean.
- Pilates, asteartean eta ostegunean 08:45ean eta 19:30ean. Baita,  astelehenean eta asteazkenean 20:45ean.
- Core, astelehenean eta asteazkenean 18:00etan.
- Streching, asteazkenean 18:45ean.
- Aqua aerobic,  asteartean eta ostegunean 19:30.
- Tono osasuna, astelehenean, asteazkenean eta ostegunean 18:45ean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide