Pala partidak jokatuko dira ostiral iluntzean, Orioko pilotalekuan

Karkara

Ostiralean, 3. mailako Gomazko Paleta Ligaxkako 3. jardunaldia jokatuko dute, 20:30etik aurrera Orioko pilotalekuan. 

Orioko Pilota Elkarteko pilotariek pilota partidak jokatuko dituzte asteburuan. Alde batetik, ostiral iluntzean 3. mailako Gomazko Paleta Ligaxkako 3. jardunaldia jokatuko dute nagusi mailako gizonezkoek, 20:30etik aurrera. Orioko pilotalekuan izango dira bi partidak.

Bestetik, larunbatean Eskuz Binakako bigarren mailako pilota partida jokatuko dute Alegiako Elorri pilotalekuan, Lertxundi eta Aranalde oriotarrek. 10:00etan hasiko da pilota hitzordua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide