6 urtetik gorako haurrentzako izango dira ikastaroak, eta izena eman nahi dutenek iadanik egin dezakete, lotura honetanklik eginda. Ikastaroak Espainiako Irristaketa Federazioak aitortutako II. maila duen teknikari tituludunak emango ditu. Irristaketa teknikak "segurtasunez eta modu eraginkor batean" ikasteko aukera izango dela adierazi dute antolatzaileek.
Adin ezberdinetako parte hartzaileentzat daude bideratuta ikastaroak. Orion asteartetan izango dira ikastaroak: 18:15etik 19:15era 6-12 urte arteko umeek parte hartuko dute, eta 19:00etatik 20:00etara 18 urtetik gorakoek.