Datorren asteartean hitzaldi irekia emango du Nerea Mendizabal psikopedagogoak

Karkara

Orioko Maria Maestra haurreskola.

Hitzaldia Maria Maestra haurreskolako guraso elkarteak antolatu du, eta 17:45ean hasiko da, Salatxo aretoan.

Urriaren 2an, asteartearekin, Nerea Mendizabal psikodepagogoak hitzaldia emango du, Konpondu dezakegu, gatazkak gainditzeko modu baketsu eta boteretsua izenburupean. Maria Maestra haurreskolako guraso elkarteak antolatu du hitzaldia, eta gaiarekiko interesa duen herritar oro hitzaldira gonbidatuta dagoela azaldu dute antolatzaileek.

Hitzaldia datorren asteartean izango da, 17:45ean hasita, Salatxo aretoan 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide