Gorka Eizmendik Nafarroako Rallya irabazi du asteburuan

Karkara 2018ko ira. 24a, 16:03

Gorka Eizmendi Nafarroako Rallyan. (Argazkilaria: Angel Roman)

Nafarroako Rallya Espainiako Rally Txapelketarako seigarren proba puntuagarria izan da, eta oriotarrak garaipena lortu du, Daniel Alonsori eta Josep Basolsi aurre hartuta.

Denboraldi hasieran Lorcan izandako istripua eta horrek sortutako lesioa gaindituta, asteburuan Nafarroako Rallya irabazi du Gorka Eizmendik oriotarrak, Diego Sanjuan kopilotu duela. Nafarroako Rallya Espainiako Rally Txapelketarako seigarren proba puntuagarria izan zen, eta oriotarrak garaipena lortu zuen, Daniel Alonsori eta Josep Basolsi aurre hartuta.

Hasieratik sailkapenaren buruan jarri zen Eizmendi, eta txandaz txanda aurkariei ateratzen zien tartea mantentzea lortu zuen oriotarrak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide