Udan 35 erreskate egin ditu Gurutze Gorriak Antilla hondartzan

Karkara 2018ko ira. 21a, 12:59

Orioko Antilla hondartza.

Horrez gain, zauriak, kontusioak eta ebakiak artatu dituzte sorosleek, baita intsektu eta xabiroi ziztadak ere.

Gurutze Gorriak uda sasoian Gipuzkoako hondartzetan egin dituzten osasun laguntzen eta erreskateen berri eman du, eta nabarmendu dute Orioko hondartzan 35 erreskate egin dituztela. Horrez gain, zauriak, kontusioak eta ebakiak artatu dituzte sorosleek, baita intsektu eta xabiroi ziztadak ere.

Oro har, Gipuzkoa osoko datuak kontutan hartuta, iazko datuekin konparatuz osasun laguntzak eta erreskate kopurua jaitsi egin dela azaldu dute; dena dela, gehitu egin da osasun zentroetara bideratu behar izan dituzten kasuen kopurua, eta hondartzan galdutako lagunena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide