Haurren eta gaztetxoen artean atletismoa ezagutarazteko saioak abiatuko dituzte urrian

Karkara

Zarautzen jokatzen den Unzueta Eskolarteko Kros Txapelketako irudia. (Aiora LarraƱaga/Zarauzko Hitza)

Astelehenetan DBHko ikasleek izango dute entrenamendu saioa, eta ostegunetan LH 3. mailatik 6. mailara bitartekoek.

Pasa den ikasturtean jarri zuten martxan haurren eta gaztetxoen atletismo taldea Aitor Rubiok eta Kamel Zianik. Iaz izan zuen harrera ona ikusita, aurten ere proiektuarekin jarraituko dute. Urrian hasiko dituzte entrenamendu saioak maiatzera arte. Astelehenetan DBHko gaztetxoek entrenatuko dute 16:45etik 18:00etara, eta ostegunetan LH 3. mailatik 6. mailara artekoek. Azken hauen kasuan bi entrenamendu saio egingo dituzte, haurren ordutegietara moldatzeko: batzuk 16:45etik 18:00etara entrenatuko dute, eta besteek 18:15etik 19:30era.

Seme-alabak atletismo saioetan inskribatu nahi dituztenek edo informazio osatua jaso nahi dutenek, 665756811 (Aitor) edo 699940888 (Kamel) telefono zenbakietara hots egin dezakete, edo kamelaitor@gmail.com helbidera idatzi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide