Igande goizean pilota partida izango da, Orioko frontoian

Karkara

Pilota partidak Orioko frontoian. (Orioko Pilota Elkartea)

Orioko Pilota Elkarteko pilotariek Gipuzkoako kluben arteko ezker hormako txapelketa jokatzen ari dira.

Oriko Pilota Elkarteko kideak pilota denboraldian murgilduta daude, Gipuzkoako kluben arteko ezker hormako txapelketa jokatzen ari baitira. Igandean, hilaren 23an, Lertxundik eta Aranaldek herriko pilotalekuan jokatuko dute partida Gazteleku 2 bikotearen aurka.

Bestetik, Esoain-Arruti bikoteak Deban izango du hitzordua, eta Muruak eta Arrutik etxetik kanpo jokatuko dute partida igandean, Tolosan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide