Egurrezko taila eta eskultura ikastaroa emango du Antxon Mendizabal 'Mendik'

Karkara 2018ko ira. 19a, 10:39

Antxon Mendizabal 'Mendi' egurrezko eskultura egiten.

Orioko Herri Ikastolako eskolaz kanpoko jardueren artean dago egurrezko taila eta eskultura ikastaroa, eta Antxon Mendizabal Mendi eskultorea izango da irakaslea.

Orioko Herri Ikastolak egurrezko taila eta eskultura ikastaroa antolatu du datorren ikasturterako, eskolaz kanpoko jardueren barruan. Adin guztietako herritarrei zuzenduta dago ikastaroa, eta ostiraletan 17:00etatik 19:00etara egingo dituzte saioak, ikastolako teknologia gelan. Antxon Mendizabal Mendi izango da irakaslea.

Ikastaroaren prezioa hilean 35 eurokoa da, eta horren barruan sartzen dira ariketak egiteko tresnak eta egurra.

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, Orioko Herri Ikastolako idazkaritzan, edo 658710177 eta 943834704 telefonoetara deituta eman dezakete izena

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide