Sena ibaian egin dute arraunean Badok 13koek, tartean bi oriotarrek

Karkara

Juan Angel Garmendia oriotarra Sena ibaian patroi lanetan. (Edu Mugerza)

 Bi traineruk egin zuten arraunean Sena ibaian, Badok 13ren Basque Country ontziak eta Lapurdiko Ibaialdekoen ontziak.

Igandean Parisko Sena ibaian egin zuten arraunean Badok 13ko arraunlariek; tartean ziren Juan Angel Garmendia eta Olatz Mujika. 30 kilometro inguruko estropada izan zen, eta bi traineruk egin zuten arraunean; Badok 13ren Basque Country ontziak eta Lapurdiko Ibaialdekoen ontziak. Estropadaren ondoren, Da Sevre kiroldegian bazkaldu zuten denek elkarrekin.

2017ko udan, Ternuan izan ziren Badok 13ko hainbat kide, eta larunbatean bidaia horretako bideoa eskaini zuten Parisko Euskal Etxean egin zuten afarian.

Ikusi hemen argazki galeria osoa

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide