Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak eta Usurgilbo Gazte mugimenduak elkarlanean Olatz Lasagabaster usurbildarrari, Patxi Uranga preso oriotarrari eta, bereziki, urte eta erdiko beren alaba Xuari eta beren senideei elkartasuna adierazteko ekimen bateratua antolatu dute. Hain zuzen ere, Xua haurrari "maitasun keinu" bat egiteko aukeratu dute ekimenaren izenburua: Herria Xutan.
Picassenteko (Valentzia) espetxean daude hirurak eta haien egoera ezagutaraztea da ekimenaren helburua. Ekitaldi guztiak herritar orori zabalduak daude, baina bi elkarteek dei berezia egin nahi diete gazteei, "askok ez baitute ezagutzen oraindik, aplikatzen zaien espetxe-politikaren erruz, gure herrikideek eta beren senideek pairatzen duten egoera", azaldu dute antolatzaileek.
HERRIA XUTAN
-Iraila7 17tik 22ra. Motxilaz etorkizunez bete erakusketa Sutegin 18:30etik 20:30era, eta larunbatean 12:00etatik 13:30era.
- irailak 20, osteguna. Mahai-ingurua 19:00etan Sutegin. Bertan parte hartuko dute Garazi Alegriak, Sara Majarenas preso ohiak eta Onintza Ostolaza abokatuak.
- Irailak 28, ostirala. Kontzentrazioa 20:00etan, Mikel Laboa Plazan, gazteen parte-hartze bereziarekin.