Portugaleten emango zaio amaiera 2018ko Eusko Label ligari

Karkara 2018ko irailaren 14a

Donostiako Banderaren ondoren, Eusko Label ligaren azken jardunaldiak jokatuko dira asteburu honetan. Hilaren 15ean, larunbatarekin, Bermeoko uretan jardungo du Orioko ontziak, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Urtero lez, iganderako, zaletu oriotar asko espero da Portugaleteko estropadan; liga ahalik eta ondoen ixteko, 12:00etatik hasita, Orioko txalupak duen guztia emango du Bilboko uretan. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide