Irailean zehar, Orioko Udalak hainbat obra egingo ditu herriko mendi bideetan; zehazki, Itsaspe, Benta eta Erretzabal baserri inguruetan.
Honakoa da lanen eta kostuen zerrenda:
- Itsaspeko oinezkoen bidea. 30m2ko inguru. Oinarria moztu, puskatu eta kendu, zuntxo armatua egin, lurrak trinkotu, prestatu; zolata egin eta baranda desmuntatu lanak egin bitartean, eta gero berriro jarri. Excavaciones Katxiña SL enpresa ari da lanak egiten, eta 4.235,00 euroko kostua dute (BEZ barne).
- Itsaspeko autoen bidea. 12m2ko inguru. Hondaketa eta lurren prestaketa, eskoilera armatua egin eta bionda desmuntatu eta birkolokatu. Lanak Excavaciones Katxiña SL enpresak egingo ditu, eta 3.025,00 € euroko kostua izango dute (BEZ barne).
- Benta bidea (Muniotako urak biltzeko lanak). Oinarria moztu, puskatu eta kendu; U motako arroila egin; arketa egin; bidea moztu eta hondalanak egin; Pvc hodia jarri; hormigoiaz hodiaren kruzetak hartu eta asfaltoa bota. Lanak Excavaciones Katxiña SL enpresak egingo ditu, eta 3.388,00 euroko kostua izango dute (BEZ barne).
- Benta bidea (enplasto lanak). 5 tapa arketentzako; errepidea moztu, prestatu eta adabakiak jarri. Lanak Excavaciones Katxiña SL enpresak egingo ditu eta 12.801,80 euroko kostua izango dute.
- Erretzabal bidea. Bidea moztu eta induskatu; Pvc hodia jarri; arketa egin; U motako arroila egin; hormigoiez zanga bete eta itxi. Lanak Uzkue Eraikuntzak enpresak egingo ditu, eta 31.072,80 euroko kostua izango dute (BEZ barne).