Inoiz baino lagun gehiagok gozatu dute aurtengo surf saio inklusiboa

Karkara 2018ko ira. 10a, 09:46

Berdin Berdinak kirol elkarteak eta Orioko Surf Taldeak antolatutako saioan 30 gaztetxo eta 40 surflari inguruk parte hartu zuten.

Larunbatean, hilaren 8an, surf saio inklusiboa egin zen Orioko Antilla hondartzan. Berdin Berdinak elkarteko neska-mutil gaztetxoei eguraldi ederra eta olatu egokiak tokatu zitzaizkien, eta bi orduz surfaz gozatzeko aukera izan zuten. Uretan Orioko Surf Taldeko kideen laguntza izan zuten.

Surf saioaren ostean, parte hartzaile guztiak surflarien lokalaren parean juntatu ziren hamaiketakoa egiteko, eta ekimenak ospakizun kutsua hartu zuen; izan ere, antolatzaileek adierazi dutenez, bi taldeentzat urteko jarduerarik ederrenetarikoa da surf saio inklusiboa, eta aurtengo edizioarekin markak hautsi dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide