Istripua gertatu zen atzo iluntzean Botaleku inguruan

Karkara

Horrela geratu zen ibilgailua istripuaren ondoren. (Twitter: SOS Deiak 112)

Orion N-634 errepidean, auto bat galtzadatik atera zen, eta aldapa batetik behera erori zen. Gidaria ibilgailutik atera ezinik geratu zen.

Atzo 20:00ak aldean, auto istripua gertatu zen Orion, N-634 errepidean, Botaleku inguruan. Auto bat galtzadatik atera zen eta aldapa batetik behera erori zen. Gidaria ibilgailutik atera ezinik geratu zenez, suhiltzaileek atera behar izan zuten laguna. Ondoren, Donostiako Ospitalera eraman zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide