Hona hemen Facebooken jarritako mezua: Gorka Etxeberriak, aurtengo denboraldiko lanak amaitu berritan, ez duela entrenatzaile karguan jarraituko jakinarazi digu elkarteko zuzendaritza eta arraunlariei.
Gorkak sei urte egin ditu G.A.E.ko gizonezkoen traineruaren prestatzaile karguan. Sei urte hauetan 5. postu bat, bi 4. postu, 3. postu bat eta bi K.A.E.1 liga irabazi dizkigu.
Elkartetik eskerrik beroena adierazi nahi diogu Getariako Arraun Elkartean egin duen lan on eta haundiagatik. Bere bide berrian munduko zorterik onena izan dezala, bai arraun munduan bai eta bere arlo pertsonalean ere.
Eskerrik asko eta zorte on Gorka!!