Itsasoaren iazko baldintzak ikusita, arrisku neurgailu bat ezarriko dute Kontxako Banderarako

Karkara 2018ko ira. 1a, 09:00

Pasa den urteko Donostiako Estropadetako bigarren jardunaldian itsasoan eman ziren muturreko baldintzak aintzat hartuta, antolakuntzak AZTI Tecnaliari proiektu pilotu bat garatzeko eskatu dio. Sortu berri duten sistema horrekin, estropadak hasi baino 96 ordu lehenago jakin ahal izango da itsasoaren arrisku maila zenbatekoa den (1etik 4ra). Neurgailuak indize altua emanez gero (3tik gora arrikutsutzat hartzen du sistemak), Kontxako Estropada jokatu ala ez erabakiko da, arraunlarien eta itsasoan egongo diren ontzien segurtasuna bermatzeko. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide