Ostegunean jokatuko da Donostiako Estropadako sailkapen proba, eta 2018ko Kontxako Banderak prest ditu Donostiako Udalak.
Horrez gain, antolatzaileek argitaratu dituzte osteguneko erlojupekoan parte hartuko duten ontzien zerrendak. Emakumezkoen sailkapen estropada 17:30ean hasiko da, eta 17 taldek parte hartuko dute. Bestalde, gizonezkoek 18:00etan ekingo diote erlojuaren aurkako estropadari, eta 25 ontzi uretaratuko dituzte gizonezkoen txandan.
EMAKUMEZKOAK
A Pobra-Cabo, Perillo, Riveira, Mugardos, Deustu, Donostiarra, Gu-Arraun, Colindres, Hernani, Hibaika, Hondarribia, Kaiku, Lapurdi, Lea-Artibai, Orio, San Juan eta Tolosaldea.
GIZONEZKOAK
Bermeo-Urdaibai, Cabo, Ares, Mecos, Deustu, Donostiarra, Getaria, Hondarribia, Hibaika, Kaiku, Lapurdi, Lekittarra, Mutriku, Ondarroa, Orio, Samertolameu, Astillero, San Juan, San Pedro, Santurtzi, Pedreña, Tiran, Zarautz, Zierbena eta Zumaia.