Carrera eta Gozategi bosgarren postuan sailkatu dira Europa mailako softbol txapelketan

Karkara 2018ko abu. 29a, 10:56

Atletico San Sebastian taldea. (Twitter @GoBlues)

Rebeka Carreraren eta Miren Gozategiren Atletico San Sebastian taldeak abuztuaren 20tik 25era Women's European Cup Winners Cup jokatu zuen, Herbehereetako Amsterdam hirian.

Rebeka Carrera eta Miren Gozategi oriotarrek Donostiako Atletico San Sebastian taldean jokatze dute, eta abuztuaren 20tik 25era Herbehereetan izan dira Women's European Cup Winners Cup, emakumezkoen taldekako Europako softbol txapelketa jokatzen.

Kanporaketa fasea jokatu ondoren, Donostiako taldeak Europako sei onenen artean sailkatzea lortu zuen, eta sailkapen orokorrean bosgarrenak izan ziren. Garaipena lortu ez badute ere, "gustura" dira 2018an egin duten denboraldiarekin, eta taldeko kideek "eskerrak" eman dizkiete beren ondoan izan diren lagun eta jarraitzaile guztiei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide