Hainbat lapurreta izan ziren atzo Antilla hondartzan

Karkara

Orioko Antilla hondartza (Aroa Fernandez)

Udaltzaingotik jakinarazi dute, denera bost salaketa aurkeztu zirela atzo lapurretengatik.

Atzo Orioko Antilla hondartzan hainbat lapurreta gertatu zirela zabaldu zen herrian sare sozialen bidez, eta Orioko Udaltzaingotik jakinarazi dute, denera bost salaketa aurkeztu zirela. Hasiera batean bi lagun atxilotu ziren ustezko lapurrak zirelakoan, baina beraiek ez zirela izan ondorioztatu zen azkenean.

Orioko udaltzaingoek azaldu dute, hondartzako lapurretak ez ohiko kasua direla Orion, normalean ez dira lapurretak gertatzen Orioko hondartzan, oraindik herri lasaia da. Hala ere, badaezpada hondartzara baliozko gauzarik ez eramateko gomendatu dute Udaltzaingotik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide