Orion izan diren haur sahararrak kanpalekuetara itzuli dira

Karkara 2018ko abu. 24a, 12:42

Haur sahararrek eta familiek atzo ateratako argazkia. (@saharautz)

Aurten, zazpi haur saharar izan dira Orion, Getarian eta Zarautzen. Ekainaren 25ean iritsi ziren, eta bi hilabetez izan dira bertan. Orain, uda pasatu ostean, Saharako kanpalekuetara itzuli dira. Saharautzek adierazi duenez, "zazpi ume zoragarrik arrasto ahantzezina utzi dute".

Abuztuaren 2an Sahara Gara Eguna antolatu zen Zarautzen, Sahararen aldeko elkartasun jaialdia, eta bertan izan ziren haur sahararrak. Saharautzen aurten haur sahararrak hartzeko familia gutxi aurkeztu zirela adierazi zuen arren, "lan aparta" egin dutela gehitu du, eta eskerrak eman dizkie.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide