Urteroko reggae kontzertua egingo dute Antilla hondartzan, abuztuaren 31ean

Karkara

Orioko Surf Taldeak antolatuta, Safi band & hereje fighters taldeak kontzertua emango du 22:30etatik aurrera, elkartearen lokal parean. Arratsalde eta iluntze parterako, volley ball txapelketa eta afaria ere antolatu dituzte. 

Orioko Surf Taldeak, beste urtebetez, uda amaierako festa antolatu du abuztuaren 31erako. Aurten ere, musikari oriotarrez osaturiko Safi band & hereje fighters taldeak reggae kantu ezagunak joko ditu, beste estiloetako abestiekin batera, gaueko hamar t´erdietatik aurrera.

Festa arratsaldean hasiko da, iaz bezala, lagunarteko volley ball txapelketarekin. Gero, 20:30ean, afariak emateari ekingo diote, surf elkartearen lokal parean.

Txapelketan parte hartzeko eta afaltzeko, Orioko Surf Taldeko lokalean jarriko diren orrietan eman beharko da izena, bihartik aurrera.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide