Lau eguneko lehiaren ostean, atzo, asteartea, abuztuak 21, bukatu zen Azkoitiko X. Diva Idi Dema Saria. Gurea pilotalekuan izan dira lehiako idi dema saioak, eta, guztira, 13 idi parek parte hartu dute bertan. 1.850 kiloko Diva harriarekin egin dituzte demak.
Lehen egunean lehiatu zen Olidenek irabazi ditu sariketako mantak, egun hartan parte hartu zuen Laukizko Garagartzari plaza bateko aldea aterata; izan ere, oriotarraren idiek 46 plaza egin zituzten, eta Garagartzakoek 45. Hirugarren Aiako P. Arzadunek egin zuen; hura ere lehen egunean lehiatu zen, eta bigarrenarekin berdindu zen, 45 plaza eginda.
Lan polita egin dute parte-hartzaileek txapelketan, antolatzaileen esanetan, baina atzo gauean probalekua egoera zailagoan zegoen, hezetasuna zela-eta.
Honako hau da sailkapen osoa:
- Oliden, Orio (46 plaza)
- Garagartza, Laukiz (45 plaza)
- P. Arzadun, Aia (45 plaza)
- Olatzar, Lezo (40 plaza)
- Kamiñoko, Murueta (39 plaza)
- Telleria, Lasarte (38 plaza)
- Patxi Illarreta, Errenteria (38 plaza)
- Zornotza Anaiak, Zalla (38 plaza)
- Iñaki Lopategi, Birle (32 plaza)
- Korta, Gabiria (30 plaza)
- Mendigoiti, Eibar (24 plaza)
- Usaizti, Berriatua (22 plaza)