Hastear da Orioko Pilota Elkartearen denboraldia

Karkara 2018ko abu. 21a, 13:04

Hiru modalitate ezberdinetan jokatuko dituzte txapelketak pilotari oriotarrek.

Orioko Pilota Elkarteak datozen egunetan ekingo dio denboraldi berriari, bederatzi pilotari federaturekin. Aurtengoan Usurbilgo klubetik bi etorri dira Oriora, eta horri esker, elkarteak talde bat gehiago izango du txapelketetan.

Elkarteak hiru modalitatetako txapelketetan parte hartuko du:

- Eskuz binaka (Lertxundi-Aranalde)

- Gomazko paleta, emakumezkoak (Etxegia-Beldarrain)

- Gomazko paleta, gizonezkoak (Illarramendi-Esoain // I.Arruti-J.Arruti-Murua)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide