Orioko Pilota Elkarteak datozen egunetan ekingo dio denboraldi berriari, bederatzi pilotari federaturekin. Aurtengoan Usurbilgo klubetik bi etorri dira Oriora, eta horri esker, elkarteak talde bat gehiago izango du txapelketetan.
Elkarteak hiru modalitatetako txapelketetan parte hartuko du:
- Eskuz binaka (Lertxundi-Aranalde)
- Gomazko paleta, emakumezkoak (Etxegia-Beldarrain)
- Gomazko paleta, gizonezkoak (Illarramendi-Esoain // I.Arruti-J.Arruti-Murua)