Aia-Orio triatloia antolatu dute irailaren 7rako, haur eta helduentzat

Karkara

Orioko Txurruka aterpetxetik abiatuko da kirol proba, 14:30ean.

Irailaren zazpian, ostiralarekin, V.Orio-Aia triatloia egingo da 14:30ean hasita. NIK TRI elkarteak 7 urtetik gorako haur eta helduentzat antolatu du kirol proba.

Honakoak dira partaideek egingo dituzten distantziak:

7-8 urte: distantzia zehazteke
9-10 urte: 50m (igerian), 1000m (bizikletan), 250m (korrika)
11-12 urte: 100m, 2000m, 500m
13-14 urte: 150m, 3000m, 750m
15 urtetik gora: 200m, 4000m, 1000m

Hau da, berriz, lehiaketako programa:

13:00-14:00: Izen-emate berriak informazio gunean bertan eta dortsal-banaketa

14:00-14:30: Trantsizio-gunearen irekiera materiala uzteko

14:30-15:30: Triatloi probak, kategoria txikienetik hasita 

Kirol probako informazio osatugoa eskuratzeko, egin klik hemen.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide