Laredoko Udalaren XIV. Bandera izan dute jokoan gaur eguerdian KAE-2 ligako traineruek. Garaipena Donostiarra ontziak lortu du, erlojupeko estropadan, 20:35,51ko denborarekin, eta Orioko gizonezkoen bigarren taldeak bosgarren postuan bukatu du, 17 segundora. Ligari bihar emango diote bukaera, Santoñan jokatuko duten estropadaren. Orio B laugarren postuan dago kokatuta sailkapen orokorrean, 131 punturekin.