Arkupek antolatutako `Stock azoka´ egingo da abuztuaren 25 eta 26ean

Karkara

Iker Gurrutxaga DJak girotuko du Stock azoka, eta txu-txu trena doan erabiltzeko aukera eskainiko da merkatura gerturatzeko.

Urtero bezala, Orioko Arkupe elkarteak Stock azoka antolatu du. Aurten abuztuaren 25 eta 26ean egingo da merkatua plazan, eta lehen egunean 10:00-20:00 bitartean izango da zabalik; bigarrenean, 10.00etatik 15:00etara.

Iker Gurrutxaga DJ oriotarrak musika jarriko du azoka girotzeko. Bestalde, txu-txu tren zerbitzua doan eskainiko zaie azokara gerturatu nahi dutenei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide