Hegaluzearen kanpaina abagune gazi-gozoa eragiten ari da egunotan Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleen artean. Gozoa, ondo joan delako prezio eta harrapaketen aldetik; gazia, nahi baino lehenago bukatuko delako, eta harekin batera arrantzale asko jarduerarik gabe geratuko direlako berdelaren kanpaina hasi arte, 2019ko otsailean. Horrela jakinarazi zuen Bizkaiko Kofradiako presidente Iñaki Zabaletak, atzo. «Kontuan hartzen badugu 4.000 tona hegaluze baino gutxiago geratzen direla, segurua da aste eta erdian harrapatuko dela kuotaren %100. Astero, 2.000 tona inguru harrapatzen ari gara. Itxi egin beharra dago, ez dago besterik».
Eta orain, zer? Arrantzale asko lurrean geratuko direla. ALBISTEA IRAKURTZEN JARRAITZEKO, EGIN KLIK HEMEN.